MENINA ARTISAUAK

Tailerraren historia

1980.urtean, hiru artisau gaztek, Hondarribiko Kale Nagusian tailer txiki bat ireki zuten eta haien lehen txotxongiloak sortzen hasi ziren.

IKUSI BIDEOA

Harrezkero, Euskal Herriko nazioarteko azoketan parte hartzen hasi ziren, haien artean: Le Mans, Bartzelona edo Sevilla. Honi esker, “Menina” txotxongilo tailerra mundu zabaleko tailer garrantzitsua bihurtu zen.

90 hamarkada erdian, “Menina” txotxongilo tailerrak, bere jarduerak dibertsifikatu zituen eta pertsonai herrikoi eta folklorikoak ere egiten hasi zen. Euskal Herriko kulturan errotutako pertsonaiak, Zeledon, Gargantua eta Olentzero haien artean. Baita buruhandi eta erraldoiak ere. Eta hori gutxi balitz, Menina-ko artisauek hainbat antzerki konpainiekin batera, pertsonaiak eta eszenografiak sortu zituzten. Eta txontxongilo klaseak ere eman zituzten territorio guztian zehar.

Beraz, egindako lanari esker, Menina ospea hartu zuen eta museo, galeria eta erakusketetan haien presentzia nabarmena izan zen, Euskal Herrian eta munduan zehar ere.

Osnabrück (Alemania), Musée des Automates La Rochelle (Frantzia), Zaltbommel (Holanda) edo Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa (TOPIC). Azken honekin, gaur egun ere, elkar laguntzen jarraitzen dute.

Menina tailerraren funtsa ikerketan datza. Edozein garaiko eta lurraldeko pertsonaia arketipikoak sortzeko kapazak dira egiten duten dokumentazio eta ikerketa lanei esker. Horregatik, beraien lanak, balio anitzeko artelanak izan ohi dira, eta oso preziatuak dira artisau-lan paregabe eta originala bilatzen duten pertsonen artean.

“Pertsonaiaren “ni-a” bilatu ahal izateko dokumentazio zabala behar da: hortxe hasten da bidaia. Txotxongilo guztiak desberdinak dira, hortaz, pieza bakoitza abentura berri bat da.”

Tailerra hiru prinztipiotan oinarritzen da:

KONPROMEZU ESTETIKOA


KALITATE KONPROMEZUA


KONPROMEZU EKOLOGIKOA

Urteen poderioz Menina, txotxongiloaren arloan, kalitate eta konpromisu estetikoaren erreferente bihurtu da. 40 urte ondoren txotxongiloaren posibilitate estetikoak ikertzen jarraitzen du tailerrak: eraikitze teknika tradizionaletatik habiatuz (haria, eskularrua, basea, etab.), mundu osoko bildumazaleek antzematen duten estilo berezi eta bakarra etengabe garatuz.

“Txotxongiloaren duintasuna bermatzea eta merezi duen eremutara eramatea da, eta izango da beti, gure zeregina.”

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Azken berriak

Ezer Aurkitu Ez

It seems we can’t find what you’re looking for.

1980

2020